Langile, Vaticanon zein nazinoartean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2014ko abe. 30a, 00:00

Aita Santuak ahalegin handia egin dau eta egingo dau nazinoarteko hartu-emonak hobetzeko. Jon Korta karmeldarrak horixe nabarmendu dau Lau Haizetara saioan. Esan dau Frantzisko aita santua oso langilea dala. Eta, lan handia egin dauela aurten, Vaticano barruan zein kanpoan. Nazinoartean, batik bat, Kubaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko hartu-emonak aitatu ditu. Dana dala, Kortak onartu dau, hondino aldaketa handiak egin behar dirala Kuban. Bai politika arloan, bai azpiegitura aldetik. Irakeko egoereak be oso arduratuta dauka Frantzisko, eta, beharbada, joango ei da bertara. Milaka kristau dabilz ihesi. 

Osorik irakurri