Erandioko Sonoran eta Bilboko Badulaken gaur gaberako prest

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

700 pertsona baino gehiagorentzako lekua daben diskotekatan Ertzaintzak kontrolak egin barri dauz beharrezko neurriak beteten dabezan jakiteko. Bizkaian mota horretako 6 dantzaleku dagoz. Erandioko Sonora diskotekan adibidez gaur gabaz 58 behargin arituko dira lanean eta goizaldeko kotiloirako sarrera guztiak orain dala astebete amaitu jakezan. Unai Goikolea DJa, Bilboko Badulake pub-ean arituko da beharrean goizaldeko ordu batetatik aurrera. Bilboko Backstage aretoan kotiloiaren prezioa 25 eurokoa da, Erandioko Sonora dantzalekuan 55 eurokoa eta Sopelako El Peñón-en 50 eurokoa. Bilboko Badulake pub-ean arituko dan Unai Goikolea DJak datu gehiago emon deuskuz.

Osorik irakurri