Bermeon, itsasora dzanga eginez amaitu dabe urtea ausartenek. Bermeoko Txirrindulari Alkarteak eratzen dau ekimena 2011tik. Pedro Bilbaok alkarteko kideak kontau deuskunez, beste herrialde batzuetako ohiturea Bermeora ekartea erabagi eben. Aurten, 25 pertsona inguruk hartu dabe parte. Gizonezkoak gehienak, baina emakumeak eta gaztetxuak be egon dira. Danak mozorrotuta. Orijinalen jantzi danak otzarea irabazi dau, eta uretan denporarik gehien egin dauenak, cava botilea.