Errege egunaren bezpera da gaurkoa eta euren oparien zain dagoz asko eta asko.
Zamudion eta Abadiñon opariakaz lotutako, ekimen desbardin bi dabez.
Zamudion zapatuan ume guztiak alkartzeko deialdia luzatu dabe opariakaz danak batera jolasteko. Bertako alkatea da, Igotz Lopez.Zamudion orain arte be honelako ekimena izan dabe eta erantzuna ona izan da.Eta Abadiñon herrian beharizenean dagozan familientzako jostailuak batu dauz “Anboto Azpiko Damak” alkarteak. Alkarteko kidea da Mirian Perez .