Zapatuan Almeriari irabazita, 39 puntu batu ditu dagoeneko Athleticek ligan eta Europako postuak ditu helburu orain. Athleticen garaipenak, Kopako finaleko gorabeherak, pilotako binakako txapelketako emoitzak eta beste hainbat gai jorratu ditue astelehenetako kirol tertulian Hesperia hotelean. Ramon Basalduaren gidaritzapean, Jose Luis Artetxe eta Juan Carlos Latxaga kazetariak izan dira gonbidatuak.