Bizkaiko ekonomia %2,6 haziko da 2016an

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2015ko uzt. 15a, 00:00

Datua Bilboko Merkatal Ganbarak aurreratu dau. Bizkaian industriaren sektorea urte biko epean atzeraldian egotetik hazkundean egotera pasau da. Komertzioa momentuz ez dago hazkundean baina berreskuratze fasean dagoala esan dau Merkatal Ganbarak. Etxebizitzen salerosketek gora egin dabe %32 eta autoen matrikulazinoen hazkundea %23,4koa izan da. Loiuko aireportuak zenbaki onak laga dauz, bidaiarien kopuruak azken urtean %5,5 igon dau dauelako. Bilboko Merkatal Ganbararen arabera Greziako ekonomiak ez deutso hamengoari eragiten. Izan be Bizkaiko esportazinoen %0,3 baino ez doa Greziara eta handik inportazino guztien %0,04 baino ez da inportetan. Iranegaz nazinoartean izentau barri dan akordu nuklearrak Bizkaiko enpresa batzuei mesede egingo deutse, Petronorri eta Tubacexeri beren beregi. Esportazinoei buruzko datuak be emon dauz Merkatal Ganbarak.

 

Osorik irakurri