Bilboko Aste Nagusian 300 ekitalditik gora

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2015ko uzt. 14a, 00:00

Bilboko Aste Nagusian abuztuaren 22tik aurrera 300 ekitaldi baino gehiago programau dabez. Egitaraua azaltzen hasi orduko Iruñeako jaietan egondako eraso sexistea salatu eta holakorik Bilbon ez dala onartuko ohartarazo dabe. Aurten Aste Nagusia abuztuko azken astean izango da eta igaz uriburuak batu ebazan 500 mila pertsonen kopurua errepikatu nahi dabe. 100 musika ekitaldien artean Europa Parkean Vendetta edota Efecto Pasillo nabarmendu geinkez. Abandoibarran Ane Etxegoien, Los Suaves edo Rafael Amargo. Bertsolariak Santiago plazan ohiko orduan entzuteko aukerea egongo da eta betiko legez berbenak eta sukalkien leihaketak Areatzan izango dira. Itziar Urtasunek, jaietarako zinegotziak beste hitzordu batzuk zehaztu deuskuz. Su artifizialen leihaketak 25 urte beteko dauz eta hori ospatzeko nobedade lez suei buruzko erakusketa didaktikoa irekiko dabe Zabalguneko plazan.

Osorik irakurri