Karmen egunerako egin dabe plana. Goizean arrantzale museoan bisitea egin eta ostean Hegaluze itsasontzia hartu eta Izarora eta Elantxobera bidaia prestau dabe. Lehenengoz itsasoratu diranek Itsas Bataio diplomea jasoko dabe bidaiaren amaieran.
Parte hartu gura dauanak izena emon behar dau Bermeoko Arrantzale Museora deituta edo emaila bialduta. 94 688 11 71 eta arrantzalemuseoa@bizkaia.eus dira bide biak. Biharkoa, garagarrilaren 12.a da izena emoteko azkenengo eguna.