Bilboko Merkatal Ganbararen eskutik 7 euskal enpresa Hego Korean negozio bidaia egiten dabilz. Asiako ekonomia handienen zerrendan Hego Korea laugarren postuan kokatuta dago. Esaterako Samsung edota LG enpresa handiak hego korearrak dira. Euskal enpresetatik Hego Koreara egindako esportazinoak nahikotxo hazi dira. Azken 10 urteetan 51 milioi eurokoak izatetik 152 milioi eurokoak izatera pasau dira. Izaskun Arregi Bilboko Merkatal Ganbarako ordezkaria dogu.