Bilboko portuak hirugarren terminala eregiko dau kruzeroak Getxon hasi eta amaitzeko. 5 milioi euro inbertiduko ditu bidaia-ontzietarako hirugarren terminalean. Modernoa izango da, kristal askokoa, eta prest egongo da 2017rako. Horixe esan deusku Asier Atutxa Bilboko Portuko presidenteak Lau Haizetara saioan. Terminal barriak handitzeko aukerea be eukiko dau. Kruzeroak Getxon hasi eta amaitu ezkero, eragin ekonomikoa %50 handituko litzateke. Aurten, 45 kruzero igaro dira Getxotik.