Zutunik taula gainean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2015ko abu. 7a, 00:00

Euskal Herriko Stand Up Paddle Surf zirkuitoa Mundakara helduko da domeka honetan. Mundakako Surf Taldeak lasterketa 2 eratu ditu. Bata laburra, 5-6 kilometrokoa, eta bestea, luzea 12-koa. Nora Kukurul Mundakako Surf Taldeko kideak esan deuskunez, kirol erreza da. Baina, hastekotan, ikastaroren bat egitea komeni da. Domekako lasterketetarako izena emon behar da. Domeka goizean bertan egin leiteke lasterketea hasi aurretik. Baina, aurretiaz egitea komeni da, antolatzaileen esanetan. Horretarako, helbide elektronikoa emon dabe: info@mundakakosurftaldea.com. 70 parte hartzailerentzako lekua egongo da.

 

 

Osorik irakurri