Garrafie dastatzen

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2015ko abu. 8a, 13:00

Gernikan, garrafie edo limonadie dastatzeko ekitaldia egin dabe Gure Garrafiek eratuta. Gure Garrafie alkarteak limonadie edo garrafie egiten dau urtero, 1985etik hona. San Roke egunean banatzen dabe. Baina aurten beste ekitaldi bat egin dabe. Atzo, Maxi Eroskin. Luis Ortuzar Gure Garrafie alkarteko kideak azaldu deuskunez, txakolina dau oinarri edari honek. Lehen, Gernikako jai handietan egiten zan etxean, eta bertan edaten zan. Gero, baina, garrafak (ontziak) egiteari itxi eutsien, eta ohiturea galdu zan. Gure Garrafie alkarteak San Roke egunean banatuko dau barriro limonadie edo garrafie.

Osorik irakurri