Bermeon dagozan telefono kabinak liburutegi bihurtu dabez hango gazte batzuek. Desagertzear dagozan telefono kabinei beste erabilera bat emoteko egurrezko apal batzuk jarri eta liburuakaz bete dabez. 2016ko amaieran telefonoetako kabina guztiak kenduko dabez baina hori gertau orduko irakurzaletasuna pizteko ekimena abiatu dabe Bermeon. Ainhoa Urkidi ekintzaileetariko bat izan da.