Oihana Pascualek Aste Nagusiko txupinerak ilusinoz ekingo deutso Bilboko jaietarako jarri deutsen ardureari. Txomin Barullo konpartsak txupinera bat eukiko dauen lehenengo aldia izango da. Oihana Pascual bilbotarra da, konpartsakidea izategaz batera, irakaskuntzan egiten dau lan, AEK-ko irakasle ohia da eta Euskadi-Cuba alkarteko kidea be bada.