Lauroko Ikastolako 16 urteko gazteen talde batek nazinoarteko leihaketa baten parte hartzeko robota aurkeztu dabe Algortan.
Txapelketak "Moonbots" izena dauka eta Google-ek antolatu dau. Ilargian misino batzuk egingo dauzen robot bat diseinau dabe Lauroko gazteek eskalan. Mundu osotik aurkeztu ziran 233 taldeetatik azken fasera 30 baino ez dira pasau, horreen artean talde bizkaitarra. Uda osoa daroe beharrean eta abuztuaren 31an aurkezpena egingo dabe streaming-en bitartez. Horren aurretik kalean publikoki aurkezpen bat egitera behartuta dagoz eta gaur egiten egon dira Algortako Portu Zaharrean jarri daben karpa baten. Amaia Perez, gazteen coach-ak roboten maketen zeregina azaldu deusku.