Furgoneta eta kamioitxoetan saltzen dan janaria izango da gaur eta bihar protagonista Plentzian. Ameriketan oso errotuta dagoan ohiturea da baina hemen be oso modan ipinten dabil. 12 furgoneta egongo dira guztira eta bertoko zein mundu zabaleko janaria dastatu ahal izango da.
Mondragon Unibersidadeko ikasle batzuk martxan jarritako ekimena da Plentziakoa eta euren lidergotza ikasketen harira antolatu dabe. Asmoa zemendian San Frantziskora egingo daben bidairako dirua batzea da.
Eguerdiko 12etatik gauerdira bitartean egongo da zabalik Food Truck Market hau eta janaria ezeze, kontzertuak edo umeentzako tailerrak be egongo dira. Bizkaia Irratian antolatzaileetako bategaz, Naia Elgezabalegaz egin dogu berba.