Bizkaian mila familia inguruk produktuak kontsumo taldeetan erosten dabez. Gaur egun gure lurraldean 45 kontsumo talde dagoz eta soloko produktuak edota okelea bitartekaririk barik zuzenean ekoizleari erosten deutsie. EHNE Bizkaiak emondako datuak dira.
Azkeneko urteetan goruntz doan joerea da eta gero eta koontsumitzailek gehiagok bat egiten dabe Nekasarea proiektuagaz. Iñaki Urkijok Laudion Oleta baserria dauka eta 2008garren urtean kontsumo taldeakaz beharrean hasi zan, gaur egun 38 familiei zuzeneko zerbitzua emoten deutse. Kontsumo talde bakotxean parte hartzaileek ekoizleagaz taldearen funtzionamendua berbatzen dabela azaldu deusku Iñaki Urkijok.