Interneten gizonek eta emakumeek publikautako informazinoek daukien eragina aztertu dau EHUko Iker Merchan ikertzaileak. Estaduan jarraitzaile ugari daukiezan 339 blog aztertu dauz Merchanek. Sare sozialetan, blogetan idazten diran artikulu edo iruzkinen artean gizonezkoek idatzitakoek emakumezkoek publiketan dabezanak baino eragin handiagoa daukie. Ikerketatik ataratako ondorio nagusia hori dala azaldu deusku Iker Merchanek berak.