Bilboko Konpartsek 2015eko Aste Nagusia oso arrakastatsua izan dala adierazo dabe. Bilboko udalak eta Konpartsek norabide berean arraun egiten dabela esan dabe. Lehiaketa gastronomikoan marka guztiak hautsi dabezala zehaztu dabe. Guztira 1.108 patata tortila, 71 kazola bete txipiroi, 150 makailao kazola, 140 marmitakoz beteta eta 65 buztan lapiko aurkeztu izan dabez. Izotz pistan Alde Zaharreko dendariakaz egindako desfilea oso aberasgarria izan dala be gaineratu dabe. Baina balorazino onakaz batera zoritxarrez eraso sexistak be egon dira. Izaskun Madariagak, Bilboko Konpartsen bozeroaleak datu gehiago emon deuskuz. Datorren urterako eraso sexisten protokoloa, neskentzako komunen kopurua eta Aste Nagusirako datak barrikusi beharko dirala esan dabe. Abuztuaren 15a zapatua izaten danean Aste Nagusia astebetez atzeratzeko erabagiari buruz hausnartzeko eskatu dabe Bilboko Konpartsek.