Berrizen Legañoko indusketa arkeologikoetan Goi Erdi Aroko hilerri bateko 17 hilobi aurkitu dabez. 2011an ikerketa arkeologikoa hasi eben bertan eta harrez geroztik abuztu guztietan indusketa lanak egin dabez. Lurpean 19garren mendeko hilerri bat eta Goi Erdi Aroko kanpo santu bat agertu dira. Hemendik aurrerako erronkea inguruan egon leiteken antxinako herrigunea aurkitzea litzateke. Aurtongo abuztuan Berrizko Legañoko zonaldean 4 arkeologo beharrean aritu dira.Euretariko batek topautakoaren barri emon deusku, Gorka Tardio.