Bizkaian Eskola-Kirola programak 100 jarduera baino gehiago eskainiko dauz 2015-2016 denboraldi barrian. 6 eta 14 urte bitarteko 46 mila ume aritu ziran igaz eskola-kirola praktiketan, aurreko urtean baino %8,3 gehiago. Xakea, golfa, futbola, padela, esku-pilota, hockey-a, errugbia, surfa etabar luzea topau geinkez aukeren barruan. Programea BFAk bultzatzen dau eta umeak trebatezen kirol federazinoakaz zein kirol klubakaz alkarlanean 4 mila entrenatzaile arituko dira. BFAko euskara, kultura eta kiroletarako diputaduak landu gura dabezan balioen barri emon deusku. Umeek jaso beharreko baloreen aurkako jarrerak zigortzeko txartel baltza sortu eban BFAk orain dala urte gitxi. Igazko denboraldian guztira 4 atara ebezan eta horreetariko baten bitartez norgehiagoka bat bertan behera itxi behar eben. Aurton be neurri horregaz jarraituko dabela esan deusku Lorea Bilbaok. Eskola-Kirola programak eskaintzen dauzen kirol moten artean aukeratzeko sasoia ontxe hasi eta irailaren 27ra arte egongo da zabalik www.bizkaia.eus/eskolakirola izeneko webgunean.