Urtxintxa eskoleak familian euskeraz jolasten ikasteko ikastaroak antolatzen dauz. Kalean euskerea erabilita familia barruko euskerazko harremanak sendotzeko helburua dauka egitasmoak. Batez be hiru eta bost urte arteko seme-alabak daukiezan familiei zuzendutako ekimena da baina herri batzutan zortzi urtera arte zabaldu dabe mugea.
Asteon Durangaldean jarri dabe martxan programea eta urriaren 30era bitartean luzatuko da baina beste herri batzutan be egin dabe eta egingo dabe.