Dantzearen eta antzerkiaren Euskadiko Goi Eskola barria, "Dantzerti" inaugurau dabe Bilbon, Sarriko auzoan. EAEko mota honetako lehen goi eskolea izango da eta arte dramatikoan, dantzan zein koreografian titulazino ofiziala emongo dabe. Formazinoa eskaintzen dantza eta antzerki munduan eskarmentu handia daben goi mailako irakasle ezagunak egongo dira: Karmele Aranburu aktorea, Jon Ugarriza dantzari zein koreografoa eta Iratxe Ansa sortzaile artistikoa. Ikasturte barria 25 ikaslegaz abiatu dabe eta Dantzerti hutsune bat betetera datorrela esan dau zentroko zuzendaria dan Ekaitz Mentxakak.