Gaur arratsaldean egingo dabe erakustaldia Getxoko Fadurako padel pistetan, 16:30etik 20:30era. Bertaratzen dan edonork hartu ahal izango dau parte. Gaurkoa antolatu daben hiru lagunen asmoa da padel egokituaren eskolea ipintea martxan Euskadin, hemen ez dagoelako holakorik. Murtzian badago holako bat, eta eurak bertan egon dira ikasten.