Sabino Arana Fundazinoak eta Europako Alderdi Demokrateak alkarlanean.Bilboko alkarrizketen zortzigarren edizinoa jarri dabe martxan. Datorren astelehen eta martitzenean izango dira. ‘Demokrazia, subiranotasuna, globalizazioa eta komunitatea. Aldaketa eraldatzaileak eta agertoki barriak’ horixe da alkarrizketa honeetarako izenburua.Latinamerikako eta Europako politikariak gonbidatu dabez eta besteak beste demokrazia parte hartzailea eta ohiko alderdien monopolioa eredu zurrun eta zaharkitua dala eztabaidatuko dabe mahai inguru baten.