Uleapaintzaileen sektoreak protestan jarraitzen dau BEZaren igoereagaitik. Bizkaiko uleapaidegi batzuk euren ateak sarratu behar izan dabez Espainiako gobernuak orain dala hilabete batzuk hartutako erabagiaren ostean. Guk geuk Bizkaiko uleapaintzaileen harrobira jo dogu eretxi eske. Bilboko Larrinaga zentroan gaur egun hainbat ikasle daukiez uleapaintzaile izateko formazinoa jasoten. Ikasleek praktikak egin dagiezan zentroan kaleko bezeroak hartzen dabez. Zentroko zuzendariak Itsaso Larrinagak BEZaren igoerak uleapaintzaileen sektorea gogor kolpatu dauela azaldu deusku.