Errugbi denporaldiak derbi interesgarria dakarsku 3. jardunaldian. Getxo eta Gernika aurrez aurre, zapatuan, Faduran (17:00). Andoni Saitua Getxoko presidenteak Bizkaia Lehian saioan esan deuskunez, giro polita egongo da. Talde biek daukien guztia emongo dabe. Getxok aldaketa asko egin ditu. Helburu nagusia lehen seiretan sartzea da. Lerro Hockeyan, zapatuan hasiko da denporaldia. Metropolitanok Castellbisbal izango dau aurkari. Zorrotzan jokatuko dabe (19:00). Saskibaloian Gernikak irabaziz hasi dau ligea. Eta eskubaloian, Zuazo be oso indartsu dago. Ibai Kortabitarte, Naiara Diez eta Ainhoa Azaola be konbidau ditugu saiora.