Gernika ondo egokitu da 2. B mailara. Jabi Luacesen aginduetara segiduten dau. Fitxaje batzuk egin ditu (Bordas, Santamaria...), bajaren batzuk be bai (Zarandona...), baina oinarrian igazko taldea da. Ibon Entziondogaz egin dogu berba Atetik saioan. Barakaldoren aurka 4-0 galdu eben gernikarrek. Entziondoren esanetan, zigor handiegia izan zan. Orain, Mensajero izango dabe aurkari. Mensajero azkena da, baina Real Unioni irabazita dago. Domekan izango da partidua Urbietan.