Leioak, David Movillaren osteko lehen denporaldia hasi dau. Sailkapenean 14. dago, 8 jardunaldi jokatuta. Alex Goikoetxea atzelariak Atetik saioan esan deuskunez, talde polita egin dabe. Zapatuan, liderraren kontra jokatuko dabe Barakaldon (16:00). David Movillaren taldea da orain, eta kopan Valentziaren aurka jokatzeko saria lortu dau. Goikoetxea artearrak, igorreztar bi izango ditu aurreko taldean (Xabi Etxebarria eta Lander Iurrebaso). Ea nork irabazten dauen arratiarren derbi partikularra. Riverrek Real Union hartuko dau Las Llanasen domekan. Mikel Abaroa erdilariagaz izan gara. Mikel Arrizabalaga mutriukuarra be konbidau dogu asteon. Zallan dabil aurten. Ondo hasi dabe denporaldia. Laugarren dagoz 15 puntugaz. Gesteizko Aurreraren aurka jokatuko dabe (Zapatua, 17:00).