Bere kasua kontetan gaur Bizkaia Irratiko mikrofonoetan izango dogu Isabel Aurrekoetxea. Orain dala hiru urten atzeman eutsen bularreko minbizia, tratamenduaren ondorioz hilzorian egon zan baina gaur egun oso ondo eta zoriontsu bizi da.
ACAMBI alkarteak antolatuta domekan hemen Bilbon Bularreko Minbiziaren kontrako bigarren lasteketa solidarioa egingo da. Ataratzen dan diru alkarterako baina batez be ikerketakaz jarraitzeko Zamudion dagoen BIOGUNEra bialtzen dabe .