Askapenako kideek euren aurkako epaiketea zentzubakokeri hutsa dala adierazo dabe. Aste honetan Madrilgo Auzitegi Nazionalean Askapenako 5 kide epaitzen dabilz. Fiskalak erakunde internazionalista hontako ordezkarien aurka 6 urteko espetxe zigorra eskatzen dau eta AVT alkarteak 10 urteko kartzela zigorra. Kuban, Mendebaldeko Saharan, Palestinan etabarretan landutako alkartasun ekimenak ETAren aginduz eginikoak izan daitekezala dino fiskaltzak baina momentuz ez da horren probarik topau. Gabi Basañez, Askapenako kideak honakoa esan deusku gaurko epaiketa saiotik urten eta berehala.