Erdi deustuarra, erdi abadiñotarra dan Xabier Ugartek bost urte daroaz Australian beharrean. Hantxe bizi da bere bikotekideagaz. Australian bizkaitar asko bizi dirala kontau deusku Xabierrek. Honeek guztiek Euskal Herria 17 mila kilometrotara daukie eta euren jatorria ez ahazteko Sidneyko Euskal Etxean alkartzen dira.