Ainhoa Elorriagak orain dala 11 urte trafiko istripu larria euki eban. Momentu horretan 24 urte eukazan eta medikuek bere gurasoei begetal baten moduan geratuko zala esan eutsien. Bizitzeaz gozetako grinak eta burugogorkeriak bere burrukan lagundu deutsela kontau deusku Ainhoak. Gaur egun bere kabuz oinez ibilteko, piszinetan uger egiteko eta besteei animoak emoteko gai da. Aita Menni-ko kirol taldeko kide be bada.