Merezitako errekonozimenduak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2015ko aza. 7a, 18:00

25. urteurrenean Bizkaia Irratiak berarentzako garrantzitsuak diran bost laguni errekonozimenduak egin deutsez: Juan Mari Iraolagoitia lehenengo zuzendariari; "Kristau gaur eta hemen" saio beteranoaren egileak diran Aita Martzel Andrinua eta Mila Egiguren-i; Ander Manterola irratiaren suspertzaile eta laguntzaile finari eta Pantxike Mendiola entzuleari, entzule guztien izenean.

Euskal makilak jaso zituen Zornotzako Boroa jatetxen egindako bazkarian, makila horreekin aitortuz eurei errespetua, esker ona eta estimua. 

Bazkarian alkartu ziran irratiko beharginak, behargin ohiak, Bilboko Gotzaitegiko arduradunak eta Elizbarrutiko erakundeetako ordezkariak, On Mario Izeta gotzaina, Lorea Bilbao Kulturako Diputadua, Ana de Castro Euskera Zuzendaria, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, Koldo Narbaiza Bilboko udaleko euskera zinegotzia eta abar. Baita irratiarentzat garrantzi handikoak diran beste makina bat lagun be. 

Jai giroan ondo baino hobeto merezitako errekonozimendua jaso eben esandako bost lagunek. Zorionak bostei eta eskerrik asko bertan alkartutakoei!

Osorik irakurri