Ondarroako Aurrerak 3. mailara igon dau Bizkaian. Baina, momentuz ezinean dabil. 13 jardundaldi jokatuta, partidu bakarra irabazita dagoz ondarrutarrak. Azken partiduak min handia egin deutsie. Baskoniaren kontra galdu dabe (8-1), eta Xepe Gallastegi entrenatzailea kentzea erabagi dau zuzendaritzeak. Beragaz igon eban taldeak. Unai Urkirik kapitanagaz egin dogu berba Atetik saioan. Eskerrak emon deutsaz Gallastegiri, eta itxaropentsu dago. Danak alkartuta egoteko sasoia dala nabarmendu dau. Hurrengo partidua, Zaldupen, Betoño Elgorriagaren aurka. Jon Galartza (Cultural) eta Xabier Otiñano (Gernika) izan dira Atetik saioko beste konbidadu biak.