Gernika KESB-ek ezin izan dau Bembibreren aurka. Garaipena garaipenaren atzetik lortzen ohitu da liga hasieran. Baina Bembibreren aurka, talde lanean jatsi ziran. Horixe esan deusku Izaskun Garcia jokalariak. Talde lan horixe izan dabe indarrik handiena orain arte, eta bide onera itzuli gura dabe. Zapatuan, liderra hartuko dabe etxean (Maloste, 18:30). Iker Olaeta (Gernika Rugby), Virginia Cobos (Leioa Waterpolo) eta Asier Arpon (Metropolitano) izan dira gure beste konbidaduak. Gernika puntu beharrizanean dago. Leioa bigarren dago sailkapenean. Eta Metropolitanok be denporaldi ona daroa, sailkapenaren goiko aldean.