"Gaur euskerea praktikau, bihar euskeraz bizi" jardunaldietan 112 lagun

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2015ko aza. 13a, 00:00

"Gaur euskerea praktikau, bihar euskeraz bizi" jardunaldietan 112 lagunek parte hartu dabe gaur Bilbon. AEK-ren "Praktikatu" izeneko zerbitzuak zenbait udaletako euskara teknikari, berbalagun taldetako makina bat koordinatzaile edota euskaltegietako irakasle batzuk batu dauz. Jardunaldiak Bilboko Ondare Aretoan izan dira eta euskal hiztunen motibazinoan zelan eragin aztertu dabe. Hizlarien artean Lorea Agirre "Jakin" aldizkariko zuzendaria edota Karmelo Ayesta euskaldunbarria egon dira. Edorta Lopez, AEK-ko "Praktikatu" zerbitzuko buruagaz aritu gara berbaz. Lutxo Egia idazlea jardunaldietako hizlarietariko bat izan da. Berak orain dala ez asko 24 orduz hilabete oso baten euskara hutsean jarduteko erabagia hartu eban. Esperientzia horrek inguruko askoren motibazinoetan eragin dauela onartu deusku.

Osorik irakurri