Behar izen bateri erantzuna emoteko sortu zan ONCEren itsu-txakurren fundazinoa eta hau dala eta “25 urtez alkarrekin bidea egiten” lelopean erakusketea zabaldu dabe Bilbon.
Zabaldu dan erakusketa honetan pertsona itsuei txakur gidariek zelan laguntzen deutsen azaltzen da. Itsu askorentzat, ezinbestekoa bihurtu da gidariok ondoan izatea. Txakur honeri esker bizitzea aldatu egin jake.