Guatemalan indarkeria matxistak hilero 45 emakume hilten dauzela salatu dabe Intermon-Oxfamek eta Pikara Magazinek. GKEak eta aldizkariak "Ruda" izeneko 30 minutuko dokumentala aurkeztu dabe Bilbon. Indarkeria matxistak kolpatu dauzen Guatemalako andrazkoen testigantzak batu dabez lan horretan. Amerika osoan, feminizidioa erarik gordinenean Guatemalan bizi dabe eta kasuen %98 zigor barik geratzen dira. June Fernandez, "Ruda" dokumentaleko egileetariko bat eta Pikara Magazine-eko kazetaria dogu. Indarkeria matxistea jasan daben eta eredugarri bihurtu diran 3 emakume borrokalari egongo dira egunokaz Bizkaian berbaldiak emoten. Eurak Olga Candelaria, Joana Ramírez de Hernandez eta Sebastiana Aquino dira. Guatemalatik etorritako emakume honeek bariku honetan Basauriko Marienean berbaldia eskainiko dabe.