Tabakismoak bronkioetako gaixotasun larriak eta biriketako minbizia eragiten dauzela ohartarazoteko kanpaina abiatu AECC-k. Biriketako gaixotasun obstruktiboa jasaten daben gaixoen nazinoarteko eguna izan da asteon. Minbiziaren Aurkako Alkarteak tabakismoak pertsonen arnas aparatuan eragiten dauen triskantzea oso larria izan ahal dala nabarmendu gura izan dau beste behin. Asteon Santurtzin, Kabiezeseko osasun zentroan, boluntarioak egon dira berbaldiak eta testak egiten. Andikona Irazabal, Minbiziaren Aurkako Alkarteko kidea da eta erreteari izteko zelako laguntzea emoten daben azaldu deusku. Prebentzinoa lantzeko, tabako erretzaileen artean koximetria neurketak eta nikotinarekiko menpekotasuna neurtzeko testak be egiten dabez.