Ilusinoz ganezka

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2015ko aza. 25a, 00:00

Axier Intxaurraga izango da Portugaleteko entrenatzailea. Gaur zuzenduko dau lehen entrenamentua, eta helburua zulotik urteten hastea izango da. Intxaurragak Barakaldo zuzendu eban joan dan denporaldian. Ilusino handiz dagoela aitortu deusku Atetik saioan. Lehenengo partidua Floridan izango dau Rayo Majadahondaren kontra. Talde ona daukala uste dau, eta lehen garaipena etxean lortu gura dau. Ze, orain arte, Portuk ezin izan dau Floridan irabazi. Alex Goikoetxea (Leioa), Igor Ispizua (Bermeo) eta Mikel Arrizabalaga (Zalla) izan dira beste konbidaduak Atetik saioan. 

Osorik irakurri