Bizkaia Gernika Rugby Taldea azkenaurrekoa da Ohorezko mailan. Puntu beharrizanean dago. Eta zapatuan liderra hartuko dau Urbietan (16:00). Iker Olaeta jokalariak Bizkaia Lehian saioan esan deuskunez, ez da erreza izango. Baina zegaitik ez irabazi. Olaetak dino taldea sendo dagoela, nahi ta emaitzek lagundu ez. Asier Garcia (Bilbo BSR), Asier Arpon (Metropolitano) eta Loreto Alzibar (Jolaseta) izan dira beste konbidaduak. Bilbo BSR-k Ferrolen jokatuko dau, Metropolitanok atsedena dauka, eta Jolasetak Taburiente izango dau aurkari Getxon, domekan (12:30).