15 urteko gazteek indarkeria matxistearen aurkako batzordea sortu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2015ko aza. 27a, 00:00

Zemendiaren 25etik haratago Euskal Herrian indarkeria matxistearen kontrako manifestazino nazionala deitu dabe apirilaren 9rako. Manifestazinoa Gasteizen izango da eta deialdia mogimendu feministatik egin dabe. Osasunaren Munduko Erankundearen arabera munduan hiru andrazkotik batek indarkeria jasaten dau. 2007tik hona bestalde Hego Euskal Herrian indarkeria matxisteagaz lotutako 44 mila salaketa egon dira. Horreen artean 188 kasu adinbakoen fiskaltzeak bideratu dauz. Adituen arabera indarkeria matxistearen aurkako sentsibilizazinoa txiki-txikitatik hasi behar da lantzen. Hezkuntza zentroetan ez eze, etxeetan be. Begoñazpi Ikastolan 15 urteko gazte batzuek indarkeria matxistearen kontrako batzordea sortu dabe. 

Osorik irakurri