Derbian, euskera gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2015ko abe. 3a, 00:00

Athleticek eta Realak derbia jokatuko dabe zapatuan, Lezaman (12:00). Athletic sailkapenaren gorengo lekuan dago Atl Madrilegaz. Reala 4. dago, sei puntu gitxiagogaz. Baina, derbiak derbi dirala esan deusku Iraia Iturregi Athleticeko kapitanak. Euskerearen Eguna dala-ta, euskerearen osasunari buruz be itaundu deutsagu Bizkaia Lehian saioan. Derbian euskera gehiago egingo dabela onartu dau. Realean be jokalari euskaldunak dagoz-eta. Naiara Diez (Gernika KESB), Virginia Cobos (Leioa Waterpolo) eta Isa Blanco (Bilbo Areto Futbola) izan dira gure beste konbidaduak.

Osorik irakurri