Sestao River hasi da partiduak irabazten. Gora egin dau sailkapenean, eta erdi-erdian parau da. Mikel Abaroa erdilariak sartu ditu azken golak. Atetik saioan esan deuskunez, taldea sendo dago, eta irabazten hasteak lagundu egin deutso. Portugaletek, barriz, momentuz ezin dau. Castillaren aurka galdu dau azken partidua (1-0). Xabi Galan atzelaria itxaropentsu aurkitu dogu. Dino, gorutz egingo dabela. Lehenengo aukerea domekan daukie, Floridan, Sanseren kontra. Riverrek Guadalajaran jokatuko dau. Astegoien honetan, derbi interesgarri bat be badago 2. B mailan (Barakaldo-Amorebieta).