Buruko gaixotasunak daukiezan pertsonek jasaten dabezan etiketek eta aurreretxiek kalte handia egiten dabe herritar honeen laneratze prozesuan. Eragintza Fundazinoa 1991garren urtean sortu eben eta buruko gaixoren bat dabenei lana topetan laguntzen deutsie. Eragintzak doako zerbitzua eskaintzen dau eta edonor hurreratu leiteke Deustun daukien egoitzara.