2002an Balmasedan sortu zan Urbegi enpresa-taldeak 400 behargin batu dauz daborduko. URBEGIk Balmasedan, Zornotzan eta Araban lantegiak daukaz eta aniztasun funtzionala daben pertsonei enplegua eskaintzen deutse. Industria-teknologian behar egitegaz batera lantegietako garbiketa lanak edota lorezaintza zerbitzuak eskaintzen dauz. Orain dala urte bi nazinoartekotze prozesua hasi eben eta dagoeneko Kolonbian eta Mexikon be beharrean dabilz. Sonia Erkoreka, Urbegi enpresa-taldeko ordezkaria dogu.