Fronte Polisarioaren 15garren kongresua hasi da gaur. Kongresua edo biltzarra, Fronte Polisarioaren organurik handiena da eta hantxe hartzen diran erabagiak sahararrentzat guztiz lotesleak dira. Biltzarra Dahlan egiten dabilz eta hantxe 2.400 ordezkari saharar egoteagaz batera giza eskubideen aldeko 60 aktibista dabilz parte hartzen. Sahararren etorkizunari eragin ahalko deutsen erabagiak hartuko ei dira zapatura bitartean egingo daben kongrasu horretan. Marokok eta Europear Batasunak Mendebaldeko Saharako uretan arrantzarako berbatuta eukien akordua bertan behera laga dau Europako Justiziarako Auzitegi Nagusiak. "Bakeleku" alkarteko Olatz Olabarrigaz eta "Otsailak 27" koordinakundeko Eneko Callegaz berba egin dogu.