Gema Orbe: "Gabonetan gure jantoki sozialean ez da boluntariorik faltako"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2015ko abe. 23a, 00:00

Gabonetako egunetan be Caritasek Barakaldon eta Bilbon daukazan jantoki sozialak zabalik egongo dira. Indautxuko Manuel Allende kalean dagoan jantoki sozialera egunero 50 pertsona ingururi emoten deutsei bazkaltzen. Jantokiaren kudeaketaz Caritaseko langileak eta boluntarioak arduratzen dira eta abenduaren 25ean edota urte barri egunean ez dabe zerbitzua etengo. Etxerik bakoen artean danetariko perfilak joaten jakezala azaldu deusku Gema Orbek Indautxuko jantoki sozialeko koordinatzaileak.

Osorik irakurri