Iñaki Garcinuño CEBEK-eko buruak ekonomiaz egin dau berba gaur Bizkaia Irratian. Hazkunde ekonomikoa enpleguan ez dala hainbeste igarten esan dau, ez doazela erritmo berean. Hauteskundeek gobernua eratzeko egoera gatxa itxi dabela esan dau, eta euskal kontzertua ekonomiarako tresna garrantzitsua dala be nabarmendu dau.